Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sabeldun izond sabela duena.
Biwa bost sokako laute txiki bat da, Europan Berpizkunde garaian erabiltzen zenaren nolabaiteko antza duen musika-tresna: kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Marjolinek, hemezortzi urterekin, gizon lodi baten nerabetasun sabelduna zuen artean, adimen ezdeusa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Poterie kalea eta Lingerie kalea, hango etxe sabeldunekin, hango gurin, arrautza eta gazta saltokiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.