Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sabelbete iz asealdia, betekada.
Denek uste dute biharamunean bizimodu berri bati ekingo diotela [...] biharamunetik aurrera dieta egingo dutela, baina ez da horrelakorik gertatzen: arrats horretan bertan hain sabelbete itzela egiten dute, ezen mutu eta adia galdurik geratzen baitira, mihia ezin mugiturik, hontza baten antzera jendeari begira... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.
Mingain gorriak luzatu egiten ziren sugarren sabelkoikeriarekin, eta odolki beltzek, saltxitxen ertz argietan paraturik, ilunpeak ezartzen zituzten berebiziko sabelbete hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.