Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sabaidun izlag sabaia duena.
Bakarren batzuek zingiretako ihiekin egiten dituzte etxola sabaidunak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.
Hantxe, aurreraxeago, biraderazko ur-putzua, olibondoa aldamenean, soro harritsuak, uralitazko sabaidun txabola txuriak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.
Sabaidun ohean zegoen etzana Holofernes; ohe-sabaia purpura eta urrez egina zen, esmeraldaz eta harribitxiz apaindua. Elizen arteko biblia Jdt 10,21
Lau isuritako teilatua zuen, arbelezkoa guztiz; lau dorre zituen, horma bakoitzean bana, biribilak laurak, kanpai itxurako sabaidunak, arbelezkoak guztiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.