Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ruraltasun iz rurala denaren nolakotasuna. ik ruralismo.
Nire lekua ongi izendatzeko eta definitzeko premiak ere lehen bultzada hori izan zuen agian, halako konnotazio txarrak arrastatzen zituen "ruraltasun" delakoaz libratzeko desioa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 18. orr.
Onartzeko moduko ikuspuntua zen edonorentzat, eta ni ere ruraltasunaren ildotik abiatu nintzen nire lekua eta bertan gertatzen zen guztia ulertzeko asmotan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Baina igual, bolada baten ondoren, ruraltasun mina erneko zaigu berriro, eta itzuliko gara lehenagoko lurraldeetara. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 380. orr.
Surrealtasunaren eta ruraltasunaren arteko nahasketa bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.