Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

rural (orobat errural g.er.) 1 izond baserriari edo landari dagokiona. ik landa1 4.

Hoberik ezean, rurala deitzen nion, jende guztiak bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Hiria ezagutu ere egiten ez duten jende ruralak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.

Nik euskal mundu ruralaz hitz egin nahi izan banu -pentsatze hutsak oilo pinporta jartzen du-, Asteasun, Albizturren edo Zizurkilen kokatuko nituen nire kontakizunak, nire haurtzaroko hiru herri nagusietan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Garoa-ko mundu rurala mesprezatzen da eta Obaba loriatzen da; ezin da jasan mitologia judu-kristaua, eta Polinesiako edo aurrehistoriako mitologiak debozioz mires/goresten dira; progresoa eta razionalitatea esijitzen da gogor, eta ekologia kuasimistiko bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.

Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Turista inteligente horientzat, aitatxi-amatxi ezinduak xoko batean ezarriz, hauen erretretaren sosarekin alabaina, etxaldeetan, gite ruralak irekitzen ziren, ferme auberge eta camping à la ferme anitz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 35. orr.

Musikea ulertzeko era ruralagoa zan, herri kirolari lotuagoa, ia herri kirol bat gehiago balitz lez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

2 (izan aditzarekin)

Gaztelania, portugesa, etab. ere, hastean pobreak eta ruralak ziren, jende xumearen mintzairak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.

Hizkuntza klasiko guzia da funtsean baserriko (rurala) izana, eta bere troporik ederrenak tokian tokiko izadiari zor dizkiona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Pentsatu nuen [...] "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa, eta hurrena nire ipuinei buruz galdetzen zidatenean, halaxe erantzungo nuela: "narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute”.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

3 baserrian edo landan aritzen dena.

Soldaduei eta guardia ruralei Kuban barrena kanpotarren jabetzakoak jagon ditzaten agindu zaie.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus