Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
rotaflex iz zerra birakaria duen ebakiteko tresna.
Kableak mozteko rotaflexa erabili zuten solidarioek. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Taldeko zortzi kide lanetan sartu, eta, zinpeko goardia indargabetu ondoren, rotaflex izeneko makinen laguntzaz urtegia egiteko lanak porlanez hornitzeko kableak moztu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Editorea zen, zeina, tamaina ertaineko rotaflex bat eskuan, aparra ezpainetan eta begiak beren zuloetatik irtenda, politikariaren inguruan bildutako zortzi edo bederatzi pertsonen aurka amildu baitzen Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.