Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jefea bere rolloarekin ari zaio: aldizkariaren linea, moda edonoren bizitzan sartu behar dutela, eguneroko bizitzan txertatu eta ez dakit zer. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.
Eta ondoren, Martari botatako rolloaren antzekoa errepikatzen du, aldizkariaren ideario, helburu eta abarrez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 153. orr.
Nire rolloa etenaz, galdera bat egin zidan zuzen-zuzen: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.
Zeramika egiten hastea rollo bat zen eta puntua berriz, Jesus, puntua! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.
Lehenago..., mutil horrena gertatu baino lehenago, esaten zuen ez zuela maitemindu nahi, maitasuna kakaputza eta rollo bat zela. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.
Besteak ez zuen ulertuko eta berriz ahoska zezala eskatuko zion, eta nongoa zen, eta spelling egin zezala, eta galderak, eta rolloa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 81. orr.
Hiruron artean rollo ona egoteko, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 56. orr.
-Barkatu; hau... hau rollo txar bat da: zure atzetik ibili beharko banu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 74. orr.
Rollo politikoetan sartuta ez zegoen taldeko ia bakarra, intsumisoz gainezka zegoen koadrilan miopiagatik libratu zen alproja. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 60. orr.
Hasieran, ni han nengoela ohartu eta gaztelaniara pasatzen ziren, errespetuz-edo, baina nik esan nien egiteko lasai katalanez, gustura aditzen niela, euskaldunon rollo hori, badakizu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 170. orr.
Neskekin rolloak izan, esan nahi duzu. «Kuskue tanden», 2004 - 23. orr.
Orduan, neska, tipo honetaz bastante aspertuta dago, eta futbolistarekin rolloa bilatuko du. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.
Etxekoak maite izanda, kanpoan rollo bila dabiltzan gizonezko modernoek protagonizatzen dituzte ipuin hauek. Berria - Kultura 2004-05-05
rollo bat (3); rollo txarra (7)