Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lope deitzen diogun rockero zahar hau Akelarreko kantaria izana da. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.
Entzun dut kontzertu alternatiboetan arrakastarik itzelena lortu duen rockeroa globalizazioaren aurkako ideiak botatzen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 146. orr.
Epoka horretako Rockeroek, beren eguzkitako betaurreko beltzekin, euskaldunak izateko duintasuna eskaini ziguten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 157. orr.
Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean. Rockero zaharrak hil egiten dira, eta txarrena da rockero gazterik ez dela jaiotzen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.
Doinu rockeroak bilduko dituen disko berria kaleratuko du Elvis Costello musikari ingelesak. Berria - Kultura 2004-08-31
Kantuari tonurik inozoena eta rockeroena ematen dakien abeslaria. Guk punk jarrera dugu eta gure abesteko era rockeroa da. Berria - Kultura 2006-03-16
Direla saio tematikoak (erotikoak, umore beltzezkoak, pasotak, rockeroak...), direla antzerki gisako "tramak", formatu txikiko saioak izan ohi dira, hirietako pubetan eta egiten direnak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Diskoa baino rockeroagoak izango dira kontzertuak. Berria - Kultura 2004-05-21
rockero zaharrak (3)