Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

risotto (orobat rissotto g.er.) iz italiar janaria, oinarri gisa arroza duena.

Arrozari erantsitakoa nolako, risottoa halako.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

-Eragiteko moduan datza risottoaren gakoa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Kirtenik gabeko zartagin batera aldatu risottoa, gazta parmesanoz hautseztatu, azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Rissotto platerkada batez gain, lau garagardo hartu zituen hozkailutik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 102. orr.

Risottoa zerbitzatu zuen, ondo krematsua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Risottoak eragindako gogoetek eta bazkalosteko digestioaren murmua arindu beharrak Giardino Realera eraman naute.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus