Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurretik metro t'erdi goratua zegoen ring-aren zoru ertzean zegoen Zurrutas, beso biak beheko sokatik eskegita. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 135. orr.
Hilketaren agertokia hesi batekin ixten ari ziren, ring bat sokarekin ixten den bezala. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.
Gabarra baten gainean dago paratuta ring-a. Berria - Kultura 2004-08-19
Cassius Clayk, konbatea hasi orduko, erdi dantzan paseatu zuen Madison Square Garden ikaragarri hartako ring argitsua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.
Albo batera utzi zituen gimnasioko ring biak eta zenbait punching-ball dantzari, lurrera begira. nik, nekien moduan egiten nuen dantzan ringean. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.
Pixkana-pixkanaka, arinago zebilzkidan oinak ring gainean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 12. orr.
Borrokarik gogorrenak ez omen zituen borrokaleku gainean egiten, eta sudur txapal hura ez zela ring baten gainean jasotako kolpe txar baten ondorioa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Lau txakur txikiren truke igotzen zen ring gainera, kolpe oldearen esperoan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.
Ringetara itzuliko da, azken hamalau hilabeteetan borroka bakarra egin gabe egon ostean. Berria - Kirola 2006-02-01
Orduan, Peppone bera igo da ringera eta mutur-joka hasi da garailearekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.
Legez kanpoko haurdunaldi-etenak egiten ziren kirofano bateko fokua zirudien gehiago ring gaineko hark. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.
Roberto betiko lekuan zegoen [...] ringeko izerdi lurrundua usnatzeko aski gertu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.
Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
ring gaineko (3)