Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
riktus (orobat rictus) iz ezpainen uzkurdura, barre azala edo saminezko egoera adierazten duena.
Ezpain ertzean riktus bat ote zuen iruditu zitzaizun. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.
Martak bere orbitatik aterata zeuzkan begiak eta bere rictusean gutxitan sumatzen zitzaion ezpain-dardara bat azaleratzen zen Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.