Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ribeiro iz Ourenseko Ribeiro bailarako ardoa.
Gero ribeiroa banatzen dugu, eta olagarroa eskaintzen dugu, galegoek bakarrik prestatzen dakiten dastamenari gozo-mina eta hortzari sendo-bera zaion olagarro bikain hori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Taloa, sagardoa, olagarroa, ribeiroa, pantumaca eta cava dastatzeko aukera izango da, besteak beste, gune horietan. Berria - Kultura 2004-09-15
Txillardegik [Leturiaren egunkari ezkutua] Galizian ondu baitzuen, Ferrolgo soldaduskan, 1956an, lanpernak eta Ribeiroa lagun. Berria - Kultura 2004-09-03