Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
resma iz bostehun paper orri tolestuko multzoa.
Laster bukatu zuten ia denek, baina nik, amorruz beteta ikasi bainuen, paper resmak eta resmak idatzi nituen eta eman ziguten denboraren ia azken minuturaino luzatu nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.
Aldameneko gelatxo batean, leihorik gabea, burdinazko pieza batzuk eta "resma" dozena batzuk, estraza paperetan bildurik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.