Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.
Erloju zeremoniatsuak ordu jotzeari eutsi dio: mi-do-re-sol... sol-re-mi-do. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.
Seme baten heriotzaren ostean konposatutako koarteto bat, Re minorren, izugarria da, erabat dramatikoa. Berria - Kultura 2006-01-27
Jagoba Fanlok haren Biolontxelorako suitea re minorrean obra jo zuen. Berria - Kultura 2004-04-29
Arriagaren obra bi interpretatu ditu BOSek: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko Sinfonia. Berria - Kultura 2006-02-05
Piotr Txaikovskiren (1840-1893) Biolinerako eta orkestrarako Re maiorreko kontzertuarekin amaituko du BOSek emanaldia. Berria - Kultura 2004-03-17
re maiorrean (3); re minorrean (8)