Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tribu edo estatu indartsuenek egiten zituzten razziak, eta haiexek saltzen zizkieten gatibuak europarrei, edota merkatari afrikarren esku uzten zituzten, eta haiek berriz saltzen zituzten, mozkin handien truke. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.
Makhno Ekaterinoslav eta Poltava aldean dabil razziak egiten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 16. orr.
Mutiko gazte-gazteak, razzietan hartuak, zernahiren eske jiten zitzaizkigun. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.
Bi urte geroagoko razzia polizialetan ehunka iruindar gazte atxilotu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Aljeriar haien kontrako Poliziaren razziak etengabeak izan ziren, lar ezkutatu barik, eta bortizkeria hark hainbat hildako ekarri zituen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 69. orr.
Sasoi hartan indar handia zuten ultraeskumako taldeek eta horiek ere euren razziak egiten omen zituzten El balcon de la Lola inguruetan. Berria - Euskal Herria 2004-05-22
Artazuriketa gertakari kultural gisa aztertzeko lana hautatu genuenean, antropologiako irakasleak "datuen razzia" deitzen zuen lanaren lehendabiziko faseari ekin genion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 118. orr.