Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ratio 1 iz bi magnitude edo kopuruen arteko arrazoia.
Ratio horiek inoiz izan diren altuenak direla gaineratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Kopuruarena ez da sail bat atxiki edo bertan behera uzteko erabiltzen dugun ratio bakarra. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Gaur egun [Nafarroan] eremu mistoan D ereduko ikasgelak jartzeko ezarrita dauden ratioak berrikus daitezela, ratio horiek oztopo baitira D ereduko ikasgelak jartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Mozkin osoa banatuko du akziodunen artean, pay out ratio delakoa bere maximoan jarriz, %100ean alegia. Berria - Ekonomia 2006-03-04
2 (hitz elkartuetan)
Hemen errentagarritasun, kalitate eta produktibitate ratio oso onak baititugu. Berria - Ekonomia 2006-03-29