Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
rastafari 1 iz Haile Selassie jainkotzat hartzeneta gurtzen duen jamaikar talte erlijiosoko kidea.
Beltz batzuek artilezko gorro koloretsua daramate buruan edo txirikordak airean, eta rastafarien errebelazioa konplituko delakoan doaz Beholdengo kale luzean barrena itsasbazterreraino, eta reggae erdikantatuz gogoratzen dute Babilon. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Goizaldeko hirurak baino ez ziren eta batek daki zer gerta zitekeen gaua amaitu baino lehen, nahiz eta rastafariarekin egindako lehenbiziko ahalegina hutsaren hurrengoan gelditu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.
2 izond
Sua, kosmologia rastafarian ezinbesteko osagaia. Berria - Kultura 2006-04-29