Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ramadan (orobat ramadam g.er.) 1 iz musulmanen egutegiko bederatzigarren hila, egunez barau gogorra egiten dutena.

Ramadana hastera zihoan: egunsentiaren ondoren ezingo zuen egun osoan mokadurik probatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.

Zeev Boim Defentsa ministrordeak adierazi zuenez, palestinarren aldeko keinua izan zen, Ramadama ospa dezaten.  Berria - Mundua   2004-10-16

Ramadanaren azken eguna ospatuko dute gaur.  Berria - Mundua   2004-11-13

Giro horretan egin ditu bonbardaketak AEBetako Armadak, hiria Ramadango baraualdia egiteko prestatzen ari zelarik.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ez zuen barau-legea betetzen Ramadanean, ez zituen egiten otoitzak, ez zituen aginduak betetzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Jendeak Ramadana betetzen duen bitartean ni vodka edanez mozkortzen naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Herri hotz, euritsu eta fedegabe honetan Ramadana oso desberdina da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 93. orr.

Mutila Ramadaneko ilbetea bezain ederra baitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

2 (beste izen baten ezkerrean)

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Nahi luke lehen bai lehen bara diten bondardamendu horiek, bederen ramadan denboran.  Herria   2001-11-15

Campania Lurraldeko Kontseiluak erabaki zuenez, arabiarrek oporrak izango dituzte Ramadan garaian, gauza bera txinatarrek beren Urte Bukaerako festa-egunetan, gauza bera hebraitarrek beren Pazko garaian...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.

Ez dakit beti horrela izango den, baina Ramadan aldian, behintzat, ikus daitezkeen kanal biak ezin aspergarriagoak iruditu zaizkit.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.

Ramadan baraualdi hilabeteko egunik garrantzitsuena izan zen atzo.  Berria - Mundua   2004-11-10

Bihar bertan hasiko baita Ramadan hilabetea, musulman onak behartzen dituena goizeko bost eta erdietatik hamabi ordu geroago arte ezer jan eta edan gabe egotera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.

Ramadan egun batez, edanari atxikia zen aitak galdetu zion: "Baraurik zaude, polit hori?".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus