Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
radio2 1 iz irratia.
Txekorrarekin Santo Tomasetara joan zen batean, radioa erosita bueltatu zen. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.
Bueno, orain batzuetan radioa entzuten dugu, baina... Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 79. orr.
Makina bat bertso-saio entzundakoak gara radio zahar hari esker. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.
Han etorri zen osaba, radio-trepeta sastar batekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 187. orr.
Nire radio aparailuari lepoa bihurritu diote, mingaina ebaki, ahoa tapatu. Berria - Kultura 2004-12-12
2 radio-taxi ik irrati 17a.
Albertek uko egin izan zion beti radio-taxiari; harro-harro zegoen horretaz «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.