Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
radiestesista iz radiestesia erabiltzen duen pertsona.
-Badaukat iloba bat radiestesista izateko dohainak dituena, irakatsi egin behar nioke lupeko lasterrak bereizten eta harribitxien izpiak begiak itsututa atzematen... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.
Izigarriko sinusitis krisiak ukaiten nituen, eta radiestesistak bere eskua ene kopetaren gainean pausatzen zuelarik, ba orduan ikaragarriko beroa senditzen nuen, eta beroaren ondotik, izigarriko goxotasuna. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 10. orr.
Hiru urtez radiestesista batek lagundu nau ene osasunaren hobetzen. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 10. orr.