Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
radiestesia (orobat erradiestesia) iz pertsona batzuk erradiazio elektromagnetikoak hautemateko omen duten dohaina.
Handik goiti, aurpegi mudagaitz berberarekin hartuko nituen elkarren segidan etorri ziren guztiak: kirologia, radiestesia, alkimia, bidaia astralak, filosofia tibetarra eta, hutsik egin gabe, horiei denei zegozkien "Taldeak". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
-Harreman estua du geomantzia eta erradiestesiarekin -erantzun zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.