Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela etorri ziren mundura, 1935ean, bakoitza bere aldetik, radarra, magnetofoia, parkimetroa eta PVCa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.
Radar batekin antzeman eta misila bota zieten hegazkin batetik. Berria - Mundua 2006-04-09
Airekoa Macae hiritik atera eta 20 minutura radarretik desagertu zen. Berria - Mundua 2006-04-02
Amerikar armadako ontzi baten radarrean etsaien itsasontzitzat jotzen duten oztopo bat ageri da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.
Itsumendu zuri hartan, radarra zen kapitainaren itsumutila. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.
Radarra ere ez zebilen, nonbait, behar bezala. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.
Ez da beharrezkoa bide bakoitzean radar bat jartzea autoen abiadura apaltzeko eta heriotzen kopurua gutxitzeko. Berria - Harian 2005-12-29
Cloudsat-ek radar berezi bat eramango du, propio hodeiak ikertzeko prestatua. Berria - Gaiak 2006-04-23
Radarra erabiliko zuen, lehen aldiz, Saturnoren satelitearen azalaren kartografia egiteko. Berria - Gaiak 2004-10-27
Radar meteorologikoa, 10 minutuoro, 200 km alde orotara aztertzen dituena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.
Radar militarren bidez kontrolatu zituzten. Berria - Harian 2005-01-21
Alaznek batera eta bestera begiratzen zuen, guda-ontzi bateko radarra balitz bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 20. orr.
Gero haien baliokideen bila ateratzen zen kalera, bere bidean gurutzatzen ziren guztien aurpegietan iltzatuz begirada, radar baten zorroztasunaz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.
Zuen airekoei batzuetan gertaturikoa gerta lekieke saguzarrei ere: radarrak huts egin eta paretaren kontra talka. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 103. orr.
«Orain radar politikoan ez dugu ikusten gobernu autonomorako berehalako itzulera», gaineratu zuen, Londresek 2002ko urrian unilateralki etendako instituzioez mintzo. Berria - Mundua 2006-02-02
Egunero eta egun guzian beha zaudela, ate edo giltza edo urrats harrabotsei beha, beharriak xut, antena luzaturik, radarrak pizturik, erne. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.
Eroritako bi airekoak radar pantailetatik desagertu zirela adierazi zen. Berria - Mundua 2004-08-26
Radar transmisore baten gunean dagoen magnetroi baten ondoan zegoela, txokolate zati bat urtu zitzaion Percy LeBaron Spencer-i. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Saddam Husseinen aginteari radar sistemak saldu izana leporatzen zion Washingtonek Kievi. Berria - Mundua 2004-12-04
· Boeing 737 airekoa radar kontrol pantailetatik desagertu zen goizaldeko 04: 44 zirelarik eta Sharm-el-Sheikh hiri balneario ezaguneko aireportutik doi-doi aireratuta zegoelarik. Berria - Mundua 2004-01-04
Horretaz gain, NATOk hegazkin-radarra bidaliko du ostiralean Erromara. Berria - Harian 2005-04-06
radar berezia (3)
radarrak jarriko (3)