Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikometriko (corpusean ez dago; ETCn 104 agerraldi) izond psikometriarena; psikometriari dakokiona.

Hala, giza egintzek eta portaerek osatzen dituzten oinarrizko faktoreez gain, honako testuinguru-faktore hauek aztertu beharko dira, behaketa objektibo, psikometriko edo/eta introspektibo sistematiko batetik hasita, Cencillok zehaztu duenez. ETC-literatura, saiakera   Etikaren oinarrien bila. Logika, etika eta metafisika , Jose Luis Alvarez Santa Cristina, Jakin irakurgaiak, 2004

Jende askoren erantzunen ezaugarri psikometrikoak aztertu eta ikusiko dute testak nola funtzionatzen duen populazio horretan. ETC-prentsa   Berria, 2005-09-29

Praktika gehiago, elkarrizketak, simulazioak, proba psikometrikoak barneratu behar direla argi du Longok, onenak fitxatu nahi dituzten enpresek egiten duten gisan. ETC-prentsa   Argia, 2011-11-06

Oposizioetako jarraipen batzordeak jakinarazi zuenez, kanpoko eragile batek analisi estatistiko eta psikometrikoak egingo ditu azterketetan: bai orain arte egindako 67 etsaminetan, baita egin gabeko beste hemeretzietan ere. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-08

Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendariak erantzun zuen erabakiak hartu dituztela hiru ardatz batera aztertuta: aztertu diren kideen salaketak, ikerketen aktak, eta Oviedoko Unibertsitateko aditu batek egin zuen azterketen ikerketa psikometrikoaETC-prentsa   Berria, 2018-10-11

Basurtuko ospitalean lan egiten duen psikiatra talde batekin hasi ginen tresna psikometrikoak (pazienteari egiteko galdetegiak) euskaratzen. ETC-prentsa   Argia, 2017-09-03

Hezkuntza elebidunaren ebaluaketaz arduratu diren ikerketetan, tresna psikometrikoak erabiliz, elebakarren eta elebidunen arteko konparaketak egin dira batik bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 35 zbk., , UEU, 2000 - urria-abendua

Oro har, adimen-koefiziente altudunari (130etik gorakoak) esaten zaio supergaitu -arlo asko kontuan izanda egiten diren froga psikometrikoetan lortutako puntuazioaren arabera-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Familia eta giza garapena, María José Rodrigo, Jesús Palacios, UEU, 2001

Harrera-familian adingabeak lortzen duen integrazio-maila ebaluatzeko tresna eraikitzea eta bere ezaugarri psikometrikoak aztertzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 40 zbk., , UEU, 2002 - urtarrila-martxoa

Garapenean oinarrituz, eta ikuspuntu psikometrikotik abiatuz, subjektuen heldutasun intelektualaren ebaluazioa ikertu da, eta kalitate grafikoaren arabera, adimenaren kalifikazio edo indikatzaile bat lor daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 42 zbk., , UEU, 2002 - uztaila-iraila

Esate baterako, Adorno eta bere kideen lorpenetariko bat, hipotesi eta teoria psikoanalitikoaren inguruan, teknika psikometrikoen bitartez jarrera-eskalak eratzea izan zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikologia politikorako sarrera, Jose Valencia, UEU, 2005

Egoera-puntua ezagutuz gero, adierazpide psikometrikoan irakur daitezkeen magnitudeak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Menpeko aldagaia neurtzeko test psikometrikoren bat erabili bada, berorren fidagarritasuna hobetzeko aukera ematen duten prozedura psikometriko desberdinak aplika daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikerkuntza psikologian: Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2. argitalpena), Nekane Balluerka, Xabier Isasi, UEU, 2007

Gizonezko erasotzailearen soslaia sakonago aztertua izan da ikasketa soziologikoen, klinikoen, fisiologikoen, psikometrikoen, zenbait tratamenduren emaitzen bidez eta nortasun galdesorten bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak, Alexander Muela , UEU, 2007

Metodo klinikoa erabiltzeko, hainbat teknika erabili zituen; horien artean, elkarrizketa klinikoa, test psikometrikoa eta proiekzioaren bidez egiten diren frogak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza garapen psikologikoaren ereduak I, Izarne Lizaso, Mariaje Apodaka, UEU, 2008

Modelo arrazional-positibista batetik (ikuspegi mediko eta psikometrikoa) modelo instituzional-erreformatzaile batera pasatzeko zailtasuna. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak, Leire Darreche, Edurne Zenitagoia, UEU, 2008

Berrogei pertsonari test psikometriko bat aplikatu zaie eta hurrengo puntuazioak lortu dira: ETC-zientzia, zuzenbidea   Estatistikaren Oinarriak. Ariketak (2. argitalpena), Elena Agirre, UEU, 2010

Hain zuzen ere, adimenaren garapena estadiotan gertatzen dela aldezten duten teorien, ikuspegi psikometrikoaren eta informazioaren prozesaketari buruzko ikuspegiaren ekarpenak azalduko ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan, Izarne Lizaso, Luixa Reizabal, UEU, 2011

Nahaste honen ebaluazio psikometrikorako honako tresna hauek erabil daitezke: ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Hirurogeiko hamarkadan, sormena ikuspegi psikometriko batetik aztertzen hasi zen eta sormenaren ikerkuntzan gorakada garrantzitsua gertatu zen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 85 zbk., , UEU, 2013 - apirila-ekaina

Horretarako Théodore Simon sendagilearekin elkartu eta Binet-Simon eskala psikometrikoa asmatu zuten, egungo adimen-testen aurrekaria dena eta haur baten errendimendu akademikoa bere adinari dagokion errendimendu estandarrarekin alderatzen ahalbidetzen duena. ETC-entziklopedia   Alfred Binet, Wikipedia

Hain zuzen, faktore-analisia, teknika psikometria psikometriko moduan sortu zuen, kontzeptu psikologikoak hainbat aldagai bateratuz islatzeko. ETC-entziklopedia   Faktore-analisi, Wikipedia

Bertan, adimen bakarren existentzia kritikatu egiten du proba psikometrikoen bidez. ETC-entziklopedia   Howard Gardner, Wikipedia

Horretarako, psikologian test psikometrikoak erabili ohi dira. [...] Test psikometrikoen propietate hauek aztertzeko ere estatistika erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Psikometria, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus