Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu Batuetan psikometrian zebiltzan hereditarista nagusi guztiak bildu zituen Yerkesek armadarentzako adimen-testak egiteko. ETC-literatura, saiakera Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Psikometrian, kasurako, testen fidagarritasuna, muinean korrelazioaren antzekoa, 0,80 izatea ez da nahikoa, hori fidagarritasun txikia da. ETC-zientzia, zuzenbidea Erregresio lineala, bariantza-analisiak eta hipotesi-testak. Datu-analisirako lanabesak, Xabier Isasi, UEU, 2010
Horrela, iniziatiba, berrikuntza, sormena, erabaki-hartzea eta emaitzetara bideratzea bezalako gaitasunak biltzen dituzten galdera-sortak pisu handia hartzen hasi dira psikometriaren arloan, eta insight-aren eta sormenaren arteko erlazioa ezagutzeko interesa piztu da. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 85 zbk., , UEU, 2013 - apirila-ekaina
- Fechner-ek modu formalean erabili zuen lehen aldiz neurketa Giza Zientzien arloan, XIX. mendearen bigarren erdian, hala psikologia esperimentaleko laborategietan nola norbanakoen arteko desberdintasunen azterketan, eta hortik sortu zen Psikometria. ETC-zientzia, zuzenbidea Hezkuntza-ebaluazioa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016
Alde anitzeko kontzeptua da adimena; hala ere, adimena edo adimenaren alderdi zenbait neurtzeko frogak eratu dira, psikometria izeneko arlotik, adimen-koziente bat eskuratzeko. ETC-entziklopedia Adimen, Wikipedia
Estatistikan eta bereziki psikometrian, baliozkotasuna neurketa-tresna bat erabiltzean benetan neurtu nahi dena neurtzen ote den aztertzen duen kontzeptua da. ETC-entziklopedia Baliozkotasun (estatistika) , Wikipedia
Psikometrian eta estatistikako beste aplikazio zenbaitetan, fidagarritasuna neurketa zehatz baten zehaztasuna eta egonkortasuna da. ETC-entziklopedia Fidagarritasun (argipena) , Wikipedia
Arlo askotan egin zituen ikerketak, hala nola geografia, meteorologia, antropologia, genetika, eugenesia, psikometria eta estatistikan. ETC-entziklopedia Francis Galton, Wikipedia
Guttman eskala psikometrian eta soziologian erabili ohi den galde sorta mota bat da, Louis Guttman soziologoak ikertu zuena. ETC-entziklopedia Guttman eskala, Wikipedia
Bereziki psikometrian eta beste gizarte zientzietan erabiltzen da, non neurketa zehatza konplexua eta subjektiboa den eta elementuak irizpide baten arabera ordenatzea askoz ere sinpleagoa den. ETC-entziklopedia Heinen korrelazio, Wikipedia
Psikometrian erabili ohi da, aldagaiak era kuantitatiboan neurtzeko zailtasuna dela eta, askotan elementuak edo banakoak bi sailetan banatzen direlako. ETC-entziklopedia Korrelazio koefiziente tetrakoriko, Wikipedia
Likert eskala psikometrian eta soziologian erabili ohi den galde sorta mota bat da. ETC-entziklopedia Likert eskala, Wikipedia
Zailtasun praktikoak izan arren, Decrolyk psikometria hezkuntzarentzat onuragarria zela pentsatzen jarraitu zuen, aurretik haur "bereziak" eta "normalak" bereiztea ahalbidetzen baitzuen. ETC-entziklopedia Ovide Decroly, Wikipedia
Psikometria psikologia-ikerketa arloan neurketari buruzko kontzeptuak, teoriak eta tresna praktikoak aztertzen dituen diziplina da, neurketa horien estatistika azterketa estatistikoa ere biltzen duena. ETC-entziklopedia Psikometria, Wikipedia