Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poliasegabe (corpusean ez dago; ETCn 91 agerraldi) izond hidrokarburoez eta gantz-azidoez mintzatuz, karbono-atomoen artean bi lotura bikoitz edo hirukoitz baino gehiago dituena.

Odoleko kolesterol txarra jaisten duten koipe poliasegabeetan aberatsak dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-09

Bere koipe banaketa egokiari zor diogu hori: %77,1 gantz azido monoasegabeak ditu, %8,8 poliasegabeak eta %14,1 aseak. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-27

Nutrizio kalitate egokiena duten gantzak monoasegabeak (oliba, fruitu lehorrak -intxaurra, urra-) eta poliasegabeak (ekilorea, artoa, soia, fruitu lehorrak) dira. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-15

Omega hiru gatz azidoak dituzte, poliasegabeakETC-prentsa   Berria, 2016-09-20

Bakterio psikrofilo batzuen lipidoek gantz-azido poliasegabeak ere izaten dituzte, eta bai lotura bikoitz asko dituzten kate luzeko hidrokarburoak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Lotura bikoitz bakarra dutenei monoasegabe deritze, eta, lotura bikoitz bat baino gehiago edukiz gero, poliasegabeETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen , UEU, 2007

Gantz-azido poliasegabeen, hidroperoxidoen eta azken hauen deskonposizioan sortutako konposatu lurrunkorren eta ez-lurrunkorren bilakaera lipidoen oxidazioan zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

Orobat, parametro horrek aldaketak jasaten ditu azido koipetsu poliasegabeen metil esterrak eta polimeroen kontzentrazioak altuak direnean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Gantz poliasegabeek ez dute izan behar energia totalaren % 10 baino gehiago, oxidatu egin baitaitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   2 motako diabetes mellitusa kudeatzeko gida praktikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Koipea da ama-esnearen energia-iturri nagusia, eta gantz-azido esentzialak eta kate luzeko gantz-azido poliasegabeak ditu. ETC-entziklopedia   Ama-esne, Wikipedia

Azido punizikoa edo Azido trikosanikoa kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, C18H30O2 formula duena. ETC-entziklopedia   Azido puniziko, Wikipedia

Molekulek dituzten lotura kopuruaren arabera gantz azido aseak, monoasegabeak edo poliasegabeak izango dira. ETC-entziklopedia   Elikagai funtzional, Wikipedia

Bi kartamo olio mota daude: gantz-azido monoasegabearen (azido oleikoa) eduki handia duena eta bestea gantz-azido poliasegabeen (azido linoleikoa) eduki handia duena. ETC-entziklopedia   Kartamo, Wikipedia

Gantz azido monoasegabe eta poliasegabeen proportzio handia dutenak hobeak dira osasunerako. ETC-entziklopedia   Landare-olio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus