Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

permakultura (corpusean ez dago; ETCn 142 agerraldi) iz ekosistema naturalaren patroi eta ezaugarrietan oinarritutako eredua, nekazaritzan eta sozioekonomian aplikatua.

Permakulturaren aitatako bat den Holmgrenek dio zuhaitza izan litekeela energia askoz gutxiagoko eszenategi historikoaren sinboloa, berreskuratuz leku askotan basoek aberastasunaren sinbolo gisa izan duten estatus tradizionala, baita ukitu sakratua ere (Euskal Herria adibide garbia da). ETC-literatura, saiakera   Euskal Harriak, Joseba Azkarraga, Alberdania, 2011

Horregatik, oso gustura jorratzen dituzte hainbat gai, eta urtero-urtero landu: komunikazioa, gatazken konponbideak, heziketa, egitasmoen bideragarritasuna, permakultura, bioeraikuntza, energia berriztagarriak... ETC-prentsa   Berria, 2003-09-04

Irlandako Kinsale herrian hasi ziren, permakultura lantzen zuten ikasle batzuek herrian gero eta energia gutxiago kontsumitzeko egindako proiektu batetik partiturik. ETC-prentsa   Argia, 2008-05-04

Fukuoka jotzen dute batzuek Permakultura deitzen den ereduaren aitzindari. ETC-prentsa   Argia, 2008-12-28

Beste iturriek garrantzia handiagoa ematen diote urte latz haietan Australiatik permakulturan aditutako militanteak laguntzera azaldu izanari. ETC-prentsa   Argia, 2010-05-09

Permakulturaren eta erresilientziaren kontzeptuetan oinarrituta, burujabeak izango diren eta bizimodu neurritsuagoa izango duten herri eta eskualdeak sortu nahi dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2013-10-03

Batetik, jarduera oso ezberdinetan aplikatzen delako, batzuek baratze txikietan edo permakulturan; gero eta gehiagok zereal alor zabaletan. ETC-prentsa   Argia, 2012-04-22

Duela urte batzuk bestelako proba egin genuen: permakultura-ildo batzuek diotenaren haritik, lurra irauli eta astindu gabe, bere hartan landatu genituen barazkiak. ETC-prentsa   Argia, 2015-11-15

Konbentzitua naiz ezin izanen diogula nolanahiko elikadurari ihes egin, baina gaitasunak baditugu garatzeko laborantza mota berri eta herrikoiak: adibidez, permakulturaETC-prentsa   Berria, 2019-11-09

Permakultura, baratze ekologiko, biodinamika eta zero zabor filosofiadun unibertsoa marraztu duzu. ETC-prentsa   Argia, 2016-11-13

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. ETC-prentsa   Argia, 2017-12-24

Nekazaritzari abizen asko jartzen dizkiogu agroekologian: erregeneratiboa, permakultura, biodinamika, ekologikoa, naturala. ETC-prentsa   Argia, 2019-09-22

Prozedura horiek gizakiaren eta naturaren arteko harreman espiritualean oinarritzen zituen eta egun permakultura izenez ezagutzen den nekazaritza metodoaren aurrekari dira. ETC-entziklopedia   Masanobu Fukuoka, Wikipedia

Natiboek suaren kontrola zuten eskualde mailan, eta sute txikiak sortzen zituzten dentsitate txikiko nekazaritza sortu ahal izateko, permakultura moduko bat. ETC-entziklopedia   Nekazaritza, Wikipedia

Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritza mota asko kokatu daiteke: nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza biologikoa, permakultura, familia-nekazaritza, herri-indigenen nekazaritza... ETC-entziklopedia   Nekazaritza ekologiko, Wikipedia

Permakultura gizakiok lurrean kokatzeko sistema jasangarria eta harmonikoa da, inguruan integratzeko modu egokia kontsumismotik kanpo eta naturaren baliabideak gordetzen. Permakultura hitza ingelesetik dator, "permaculture", eta bi hitzen arteko kontrakzioa da: permanent eta culture, hau da, kultura (eta nekazaritza) iraunkorra. Permakulturak izadian behatutako patroiak jarraituz, giza-habitat iraunkorrak sortu nahi ditu. ETC-entziklopedia   Permakultura, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus