Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso sakonera handitik datozenez (berrehun kilometrorainoko sakoneratik, hain zuzen), lurrazalean normalean aurkitzen ez diren gauza pila bat ekartzen dute kimberlita-tximiniek: peridotita izeneko arroka, olibino-kristalak eta, noizean behin -ehun tximiniatik batean-, diamanteak. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
Columbiako Unibertsitateko ikerlari talde batek peridotita izeneko arrokak karbono dioxidoa (CO2) gorde dezakeela adierazi du. ETC-prentsa Berria, 2008-11-05
Lurrazal ozeanikoaren azpitik Moho etenunea oso garbia da eta bi litologia oso ezberdinen (gabroak lurrazal ozeanikoan eta peridotitak mantuan) arteko batbateko ukipena adieraziko luke. ETC-zientzia, zuzenbidea Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria, Arturo Apraiz, UEU, 2005
Uharte-arkuetan bezala, arku kontinentaletako estreinako magmen jatorria plaka zamalkatzailearen mantuko peridotitetan bilatu behar da, zeina fusioa hondoratzen ari den plakaren deshidratazioaren eraginez fluidoak gehitzen direlako (eta agian magmak ere) gertatzen baita. ETC-entziklopedia Arku bolkaniko, Wikipedia
Beheko aldearen arrokarik zaharrenak peridotitak dira, ondoren serie kalkoalkalinoaren barne sartzen diren basalto, anfibolita eta arroka bolkaniko feltsikoak aurkitzen dira. ETC-entziklopedia Arroka berdeen gerriko, Wikipedia
Peridotita: Arroka ultramafikoa da; Lurrazalean nahiko urria da baina Mantuaren osagai nagusia da. ETC-entziklopedia Arroka plutoniko, Wikipedia
Peridotita esmeraldarekin nahastu izan da, baina peridotitak, urre eta hori koloreko isladak ditu. Harribitxien historian tradizio luzea duen mineral bat da. Kaxmirreko peridotita bereziki preziatua da eta baita Mantxuriakoak ere. ETC-entziklopedia Berde, Wikipedia
Diopsidoa arroka igneo ultramafikoetan (kimberlitan eta peridotitan) agertzen da, eta diopsidoan aberatsa den augita arrunta da basaltoa eta andesita bezalako arroka mafikoetan. ETC-entziklopedia Diopsido, Wikipedia
Granitoetatik (edo monzonitetatik) plagioklasen gehikuntzaren ondorioz eratorritako granodiorita: mineral beltzak (mika, anfibol, piroxeno eta peridotita nagusiki) eta nahiko urriak. ETC-entziklopedia Granodiorita, Wikipedia
Olibino eta enstatitaz batez ere osatzen den peridotita bat da. ETC-entziklopedia Harzburgita, Wikipedia
Beste peridotitak bezala, 20-30 kilometroko sakoneran sortzen dira. ETC-entziklopedia Lherzolita, Wikipedia
Mantua batez ere peridotitaz osatua dago. ETC-entziklopedia Lurra, Wikipedia
Mantuaren goiko partean hozten da eta peridotitak eratzen ditu. ETC-entziklopedia Magma, Wikipedia
Fusio partziala gertatzen da tenperatura 1000-1200 °C tartean dagoenean eta olibinoak, piroxenoak eta peridotitak urtzen dituenean. ETC-entziklopedia Magma ganbara, Wikipedia
Bonattik eta Cranek eginiko ikerketa batean, peridotita eta gabroa bretxa transformakorren ertzetan aurkituak izan ziren. ETC-entziklopedia Muga transformatzaile, Wikipedia
Konpresio fase berria abiatzen da Iberiako eta Europako ertzak bat egiten dutenean, peridotiten domeinuaren subdukzioa bukatu ondoren. ETC-entziklopedia Pirinioak, Wikipedia
Peridotitaren serpentinizazioak ebidentzia texturalak suntsitzen dituzte eta honek mineral serpentinoak ahulak izatea eta era harikor batean konportatzea ekartzen du. ETC-entziklopedia Serpentinita, Wikipedia