Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pendrive (corpusean ez dago; ETCn 317 agerraldi) iz biltegiratze gailu eramangarri txikia, ordeinailuetan USB portuaren bidez konektatzen dena.

Begira iezaiozu zure inguruari eta esango didazu: liburutegietan milioika datu daude hustuta, zure pendrive txikian ez dakit zenbat giga informazio husten dituzu, mp3 eta iPod eta horrelako dispositibo elektronikoetan gehiago oraindik. ETC-literatura, saiakera   Cyborgaren otzantasuna, Juan Bautista Bengoetxea, Elkar, 2009

Zaren guztia pendrive batean. ETC-literatura, saiakera   Talatik tiroka, Markos Zapiain, Elkar, 2009

Pendrivean grabatu ditudan emailak patxadaz irakurriko ditut nire ordenagailu ttikian. ETC-literatura, saiakera   Joan, Patxi Zubizarreta, Txalaparta, 2010

Alboan, lauki baten barruan sartuta, telefono zenbaki bat ageri zen eta hitz hauek irakur zitezkeen: "Mohammedi pendrivea eman". ETC-literatura, saiakera   Errauts, Eneko Aizpurua, Erein, 2011

Aparailuaren ondo-ondoan, metalezko pote batean, arkatz sorta ederra zegoen, eta apur bat urrutiago, 16 GBko pendrive bat. ETC-literatura, saiakera   Argiaren erreinua, Joseba Lozano, Alberdania, 2011

Birusez kargaturiko pendrive bat eta ordezko giltzen sorta bat gehitu zituen. ETC-literatura, saiakera   Piztiaren begiak, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2012

Baina zertarako, orduantxe egin baitzezaketen hura guztia, Koldok material guztia baitzuen pendrive batean: ezin konta ahala datu eta plano...! ETC-literatura, saiakera   Arma, tiro, bammm!, Joan Mari Irigoien, Elkar, 2013

Iruñeko sarreran zegoen informatikako denda batean sartu, eta pare bat pendrive erosi zituen. ETC-literatura, saiakera   Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014

Pendrive batean grabatu eta hotel-apartamentutik gertuko denda batean inprimatu nuen. ETC-literatura, saiakera   Hiri hondakin solidoak, Jon Alonso, Txalaparta, 2015

Iluntzean Doloresenean elkartzen garenerako pendrive honetan bildu itzazu argazkiak. ETC-literatura, saiakera   Gidariaren okerra, Gotzon Barandiaran, Susa, 2015

Ohar hauek gordetzeko saldu didate pendrive mota berri bat, erretxina sintetikoaz estalirik dagoena. ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Pendrive bat behar baduzu, ez zoaz sagardotegira. ETC-literatura, saiakera   Koldar hutsa zara, Aritz Gorrotxategi, Erein, 2015

Kontatu didanez, bi lapurrak auzoko etxeko balkoitik iritsi dira Kirmenen etxeko leihora eta, bere ordenagailua ez ezik, pendriveetan gorderik zituen kopiak eraman dizkiote. ETC-literatura, saiakera   Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre, Elkar, 2016

Azkenean, Gabriel Iturbek bere amerikanako poltsiko batetik pendrive bat atera eta Josebari luzatu zion. ETC-literatura, saiakera   Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua, Elkar, 2016

Disko gogor eta pendrive batzuk zeuden lorategiko barbakoan, kiskalita. ETC-literatura, saiakera   Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2016

Inori inoiz inondik inora ere irakurtzen utzi gabe, bere ordenagailuan ez ezik pendrive batean bilduta ere gordetzen zituen bere nobela guztiak, eta pendrive hura berarentzat kutun baten antzeko zerbait zela esaten zuen. ETC-literatura, saiakera   Ospa, Juan Luis Zabala, Susa, 2017

Haietako bat Artiumen egon zen; bertan zegoen, bitrina batean sartuta, ETAk Berria egunkarira bidali zuen pendrive-a. ETC-literatura, saiakera   Zuloa, Xabier Gantzarain, Elkar, 2018

Fruitua umotutakoan, etxera bueltatzea du helburu, maisulanaren itzulpena maleta nano baten itxurako pendrive batean duela, eta etxeko irakurleak berriz ikusteko ilusio guztiarekin, baina baita itzuleraren drama, gizakia bera bezain zaharra, bizitzeko beldurrez ere. ETC-literatura, saiakera   Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019

Patrikatik pendrivea atera eta ordenagailuan konektatzen du. ETC-telebista   Maitasuna ezkutuan adierazten denean!, Goenkale, 2008

Kevinek pendrivea entxufatzen du txokoko mahai gainean dagoen ordenagailuan. ETC-telebista   Konexioz kanpo, Goenkale, 2008

Eta badakit zeuk grabatu duzula egunkariko informazioa nire pendriveanETC-telebista   Zuloaren erdian, Goenkale, 2009

Kandido uraren bila doa sukaldera. Hori aprobetxatuz Julenek pendrivea ateratzen du. ETC-telebista   Lagunak beti lagun, Goenkale, 2011

Pendrive moduko memoriek PC eramangarri bat izateko aukera eskaintzen dute . ETC-prentsa   Berria, 2007-10-24

Informazioa eramateko badira aukera errazak, pendrive gailuak esaterako. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-05

Hori egin ondoren, USB pendrive batean gordetzen da sistema abiatzeko behar den formatuan. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-11

Pendrive batean ateratzea aztertu genuen, webgunean emuletik zuzenean deskargatzeko lotura jartzea... ETC-prentsa   Berria, 2009-04-25

Gaur egun edukiak leku fisiko konkretu batekin lotzen ditugu, bai disko gogorra bai pendrive-a. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-23

Segurtasun kopiak egiteko oso era erraza USB memoria batean (pendrive izenekoa) edo USB kanpoko disko gogor batean nahi diren karpetak eta fitxategiak eskuz kopiatzea da. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-24

Pendrive-ak, flash memoriak edota USB memoriak memorien sailaren barruan sar baldin badaitezke ere, biltegiratze masibo bezala ezagutzen dira; hauek guztiak E/S kategoriaren barnean sartzen dira. ETC-entziklopedia   Hardware, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus