Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin ordea, hain zuzen ere hitzordurik ez zeukan batean -hartzeko eskatuz deitu zion, egun batzuk zeramatzalako oinaze pelbikoarekin-, ez daki nola eta zergatik, ezustean ikusten zuelako menturaz, bisita hartan hain zuzen, abusatu egin zuen. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Eta eskuak besoetatik, eta oinak hanketatik, eta zakila bere oihan pelbikotik. ETC-literatura, saiakera Versus, Karlos Linazasoro, Elkar, 2013
Zoru pelbikoari kalte handia egingo nioke jauzika hasiz gero? ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Behera iristean, saiatu sotora jaisten gihar pelbikoak beherantz bultzatuz (erditzean bezala). ETC-prentsa Berria, 2005-03-10
Inori interesatzen bazaio, masaje pelbikoak izaten ziren histeriaren sendabide: masajeek paroxismo histerikoa sortzen zieteen emeei, hau da, gaur egun orgasmo deitzen dugun horixe. ETC-prentsa Berria, 2009-01-21
Abszesu pelbiko batengatik ospitaleratu, eta larrialdiko ebakuntza egin zioten Habanan. ETC-prentsa Berria, 2011-07-06
Zenbait kasutan, gerta daiteke botika espezifikoak gehitu behar izatea, baina zoru pelbikoa lantzea da tratamendurik onena. ETC-prentsa Argia, 2008-02-10
Bideberri mankomunitateak ikastaroa antolatu du zoru pelbikoa indartzearen gainean. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-02-20
Zoru pelbikoa zelan indartu erakutsiko dute apirilaren 13tik maiatzaren 6ra bitartean, martitzen eta eguenetan, 20: 2021: 50 ordutegian, Amuska emakume taldeak eta Bizikasik antolatuta. ETC-prentsa Goienkaria, 2010-03-12
Gainera, erditze ostean behar bezalako errekuperazioa egin ezean, zoru pelbiko ahula izaten dute askok. ETC-prentsa Goienkaria, 2010-05-07
Twitterren, adibidez, kontzeptu berri ugari proposatu dituzte: ziri etikoa, zulo etikoa, zero etikoa, atiko etikoa, zoru pelbikoa... ETC-prentsa Berria, 2013-09-08
Lehen programan zoru pelbikoaren inguruko bitxikeriak batuko dituzte. ETC-prentsa Berria, 2015-05-21
Sabel barruko presioa jaitsi eta zoru pelbiko zein horma abdominalaren tonua handitu gura dutenei dago zuzenduta ikastaro hori. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-10-26
Emakume espainiar hilekodunekin egin berri duten ikerketa baten arabera, honako hauek dira horretarako motibo nagusiak: hilekoak ekartzen dizkieten min abdominala zein pelbikoa eta bularretako mina edo hantura ekiditea. ETC-prentsa Berria, 2018-12-09
Salaketaren berri eman duen komunikabideak fisioterapeuta batekin kontsultatu du halako jardunak ohikoak diren, eta hark erantzun du "zeharo jokoz kanpo" daudela: bagina zoru pelbikoa lantzeko edo erditze saioetan ukitzen dela, eta betiere pazienteen baimenarekin, ahozkoa edo idatzizkoa. ETC-prentsa Berria, 2019-05-26
Arnasa kontzentratuz eta zoru pelbikoa estutuz, lortu duzu azkenean tramankulu intimoari beherantz bultzatzea: pentsatuz hau izango dela, ziurrenik, erditze batetik inoiz egongo zaren hurbilena. ETC-prentsa Berria, 2019-10-18
Hilekoaren egunetarako gutxi ezagutzen den aukera da: kontzientzia korporala eta zoru pelbikoa landu eta hileko odol isuria kontrolatzeko gaitasuna izatea. ETC-prentsa Argia, 2017-03-05
Pubisaren gaineko espazio pelbikoan dago, eta maskuriaren kanpoan dagoen gantz-geruza ilunago batek mugatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Miaketa-gida , Askoren artean, EHU, 2008
Perimetrioak peritoneo pelbiko eta abdominalarekin jarraitzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018
Honek herniazioak eragin ditzake, zoru pelbikoa kaltetu daiteke, besteak beste. ETC-entziklopedia Abdomeneko muskulu zuzen, Wikipedia
Aldiz, hegats pelbikoek arantza eta erradio bakarra dute. ETC-entziklopedia Arrain hiruarantza, Wikipedia
Beheko gorputz-adarra edo gorputz-adar pelbikoa giza anatomian, aldakak, izterrak, zangoak eta oinak eratzen duten gorputz-adarra da. ETC-entziklopedia Beheko gorputz-adar, Wikipedia
Jarrera zuzena mantentzea, hau da, posizio pelbikoa neutral mantentzea. ETC-entziklopedia Bizkarreko min, Wikipedia
Arraultzen tamaina ezin izan zen kalkulatu, nahiko apurturik agertzen zirelako, baina Grellet-Tinner eta Makovikyk estimatu zuten euren tamaina 7 cm.koa izango zela, hodi pelbikoaren diametroa aztertuz. ETC-entziklopedia Deinonychus, Wikipedia
Orohar, diafragma terminoak anatomikoki egitura lauei erreferentzia egiten badie ere (diafragma urogenitala edo diafragma pelbikoa esaterako), diafragma giharraren inguruan aritzean orokorrean diafragma torazikoari egiten zaio erreferentzia. ETC-entziklopedia Diafragma, Wikipedia
Praktika hau hain komuna bilakatu zen XIX. mendean ezen Joseph Mortimer Granville medikuak masaje pelbikoak emateko aparatu elektriko bat sortu baitzuen. ETC-entziklopedia Dildo, Wikipedia
Adibide bat: gizakien jaiotzetan, batzuetan umearen burua amaren irekidura pelbikoa baino handiagoa da. ETC-entziklopedia Diseinu kaskarraren argudio, Wikipedia
Errai pelbikoei eragin diezaiekeen ia edozein anormaltasun edo prozesuk dismenorrea eragin dezake. ETC-entziklopedia Dismenorrea, Wikipedia
Batetik sexurako grina kentzen zaie, larrua jotzean min handia jasan behar izaten dute, infekzio pelbikoak sortzen dira ere. ETC-entziklopedia Emakume, Wikipedia
Odol-hodi iliakoak zeharkatu aurreko zatiari, ureterraren zati lunbar deritzo, zeharkatu ostekoari, berriz, zati pelbiko. ETC-entziklopedia Gernu-aparatu, Wikipedia
Muskulu pelbikoa baginara gerturatzen da eta uzkiko esfinterra eta umetokia uzkurtu egiten dira. ETC-entziklopedia Giza sexualitate, Wikipedia
Nesken kasuan (gonadek obario edo obulutegi izena ere hartzen dute), aldiz, gonaden jaitsiera barrunbe pelbikoan amaituko da, hau da, mutilen gonadak neskenak baino gehiago jaitsiko dira. ETC-entziklopedia Guvernaculum testis, Wikipedia
Plexu pelbikoa inerbazio parasinpatikoaz arduratuko da, nerbio esplaniko-pelbikoen bidez (S2-S4) eta hau bitan banatzen da. ETC-entziklopedia Umetoki, Wikipedia