Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohi denez -horren kontu ematea erronka bat da-, halako jai batek begiraden partzelazioa eragiten du, espazioak partzelatzen diren era berean. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 136 zbk., , 2003 - maiatza-ekaina
Nola, bestela, izan lezake jabetzak, adibidez, historia bat, forma desberdinak eta lurralde-jabetza hartu, demagun, dauden aurresuposizio desberdinen arabera, Frantzian garatutako partzelaziotik esku gutxiren zentralizaziora pasatzeko eta Ingalaterran, alderantziz, esku gutxiren kontzentraziotik partzelaziora, gaur egun errealki ikusten ari garenez? ETC-literatura, saiakera Karl Marx - idazlan hautatuak, Karl Marx (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Baina kontua ez da soilik estatuen araberako gizadiaren partzelazio zatikatzaile eta ez seguruaren aurrean hizkuntza-komunitateen araberako gizadiaren banaketa "naturala" jartzea. ETC-literatura, saiakera Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, Jakin irakurgaiak, 2010
Txalet batean bizi ginen, partzelazio berri batean, lautada baten erdian. ETC-literatura, saiakera Emakume bat, Annie Ernaux (Itziar de Blas Fdez. de Gamarra), Txalaparta, 2012
Zatiketa eta partzelazioari aurre egin behar diogu. ETC-prentsa Berria, 2005-01-13
Bai, hezkuntza publikoan hain zuzen oztopoetariko bat horixe da, partzelazioa. ETC-prentsa Argia, 2007-05-27
Teknologia dugu, lurren partzelazioa egin da leku askotan (sailak eta), ganaduaren biltegiak ere egokitu egin dira eta soroetako janari etekinak hobeto kudeatzen dira tenperatura kontrolatuago eta beste zenbait teknikaren bidez. ETC-prentsa Berria, 2016-12-20
Lurzoru urbanizaezin modura sailkatutako lursailetan, debekatuta daude hirigintzako partzelazioak, bai eta lursailok hirigintza-eraldaketako prozesuan sarraraziko lituzkeen beste edozein egintza eta erabilera ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2006
Asmo anitzeko datu-base katastral batetik sortutako eskala handiko partzelazio-mapa bat ikus daiteke 14.8 irudian. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Eredu horren arabera, urbanizazio-denbora aldagaia automatizatzean partzelazioaren eta eraikuntzaren aurretik, formaren iraunkortasunari eta hiriaren nortasunari eusten dien hiri-proiektua identifikatzen da, obra unitateen gorabeheren eta uneko arkitekturen konfigurazioen gainetik. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-hazkunde motak, Askoren artean, EHU, 2008
Landa-lurzoruan debeku dira lursailen hirigintza-partzelazioak, salbu eta urbanizatze-jarduketa baten barruan lurralde- eta hirigintza-antolamenduko legeriak zehazten duen eran sartu direnak. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurzoruari buruzko Legea, (Carmen Agoues, Jasone Urkola, Iñaki Iñurrieta, Irene Aldasoro, Patxi Petrirena, Antton Elosegi, Juan Garzia, Jose Angel Tamayo, Ana Leturia), UPV/EHU, 2009
Appleton-le-Moors herriaren argazkiak (aurreko orrialdea) soro txikiz osatutako partzelazio erregular ezohikoa erakusten digu, beharbada hiri erregular bat eratu zezakeena. ETC-zientzia, zuzenbidea Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010
Azken horien artean partzelazio arauak eta langintzako gutxienezko unitateen erregimena (segregazioak ekiditen dituzte) ditugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku-hartzeko teknikak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2010
Haren esanetan, hain zuzen, arkitektura-estilo iragankorrez harago, hazkunde motak hiru ekintzek ezaugarritzen dituzte: partzelazioak, urbanizazioak eta eraikuntzak. ETC-zientzia, zuzenbidea Hirigintzaren oinarriak, Unai Fernandez de Betono, UEU, 2014
Hain zuzen ere, nekazaritza-munduko partzelazioa beste ebidentzia arkeologiko bati dagokio. ETC-zientzia, zuzenbidea Antzinateko greziar munduaren historia politikoa, Marie-Françoise Baslez, EHU/UPV, 2017
Arkitekturari dagokionez, Erdi Aroko partzelazioaren adibideak kontserbatzen dira, fatxada estua eta hondoko garapena duten "alforjazko etxea" izenekoekin. ETC-entziklopedia Artziniegako Hirigune Historikoa, Wikipedia
Hirigintza-partzelazioa edozein lurzorutako orubeak, lurzatiak, finkak edo lursailak bi lote edo finka berri edo independentetan (edo gehiagotan) aldi berean zein hurrenez hurren zatitzeko edozein egintza da, udalaren esku-hartzearen menpe dagoena. ETC-entziklopedia Hirigintza-partzelazio, Wikipedia
Hirigintza-prozesua ohiko ordenan egin zen (alegia: partzelazioa, urbanizazioa eta eraikuntza, hurrenez hurren), beste hazkunde-forma batzuetan izaten den nahasketa gabe. ETC-entziklopedia Zabalgune, Wikipedia