Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partzelatze (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi) iz sailetan zatitzea. ik partzelazio.

Beste batzuek, ordea, espazio horiek, naturalak izateaz aparte, publikoak zirela gogorarazten zuten, horrelako partzelatzeak denon eskubideak nonbait apurtzen zituela azpimarratuz. ETC-literatura, saiakera   Irlak, Agustin Arrieta Urtizberea, Erein, 2015

Xede horretarako, lagungarri gertatzen da lege honetan egiten den partzelatzeen arauketa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea, , Eusko Legebiltzarra, 2006

Beraz, lurraldea antolatzeko tokiko egiazko partzelatze-sistema oso baten isla ziren saroiak (Zaldua, 2006). ETC-zientzia, zuzenbidea   Hirigintzaren oinarriak, Unai Fernandez de Betono, UEU, 2014

Lurraldearen partzelatzeak argi erakusten du zer eremutan izan diren hirigintza-prozesuak, eta haien ezaugarriak erakusten ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hirigintza-antolamendua, Juli Esteban Noguera, EHU/UPV, 2016

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Markina-Xemein) Xemeingo Andra Mari parrokiako zoladuraren eraberritzean, ohiko partzelatzea erreproduzitzeko irizpide egokiak hartu ziren kontuan. ETC-entziklopedia   Markina-Xemeingo Udal-hilerria, Wikipedia

Plangintzaren abantaila da etxadien erregularta dela eta, errazagoa dela partzelatzeaETC-entziklopedia   Plan hipodamiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus