Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun, ipurmasailak gogortzeko kremak eta karoteno-kapsulak saltzen ditu gehienbat, horrek irabazi gehiago ematen dituelako, baina berak nahiago du esan bere parafarmazia-alorra optimizatu duela. ETC-literatura, saiakera Ihesaldi polita, Anna Gavalda (Jon Muñoz), Alberdania, 2010
Behin hiritik zebilelarik, parafarmazia batetik igaro zen. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Auchaneko parafarmaziarantz noa. ETC-literatura, saiakera Begira zenbat argi, maitea, Annie Ernaux (Xabier Aranburu), Igela, 2015
Saltzen hasteko moduan gara dagoeneko eta akordio batera iritsi naiz, Euskalfarmarekin, beren parafarmazietan ere saltzeko. ETC-telebista Ume bat nintzen!, Goenkale, 2015
Legea betetzen duten farmazia birtual gutxiek parafarmazia produktuak dituzte salgai, horien salmenta baimenduta baitago ohiko farmazietatik at. ETC-prentsa Berria, 2008-12-13
"Edariak, freskagarriak, janariak, prestatutako jakiak, hestekiak, jan aurrekoak, litxarreriak, txokolatinak, parafarmazia, higienea edo garbitasunarekin lotutako produktuak eskuratu daitezke", dio Asier Mintegik. ETC-prentsa Berria, 2010-08-11
4an Pilori karrikako parafarmazian Ttikia ta Handia txalapartariak, eta Joana Etxegoinen txistulariek amerindiarren hitzak lagunduko dituzte. ETC-prentsa Berria, 2010-02-26
Inguruetako kosmetika denda handiena den parafarmaziara, berrogeita hamar bat urteko gizonezkoa heldu da. ETC-prentsa Berria, 2011-08-19
Eta ikerketaren ondorio nagusia da saltoki horietan -farmaziak, parafarmaziak, senda-belarrak eta dietetikako produktuak saltzen dituzten dendak- aritzen ziren profesionaletako askok ez zizkietela aholku egokiak eman, gainpisua zela-eta bertara joan zirenei. ETC-prentsa Argia, 2006-05-07
Inguruan dituzuen "parafarmazia" direlakoetan galdetu eta ziur informaziorik eskuratuko duzuela. ETC-prentsa Argia, 2006-10-22
Horrekin batera, negozio txikiagoak ere onartuko dituzte, adibidez: farmazia eta parafarmazia negozioak, produktu naturalen dendak, animalien dendak, prentsa eta aldizkarien saltokiak, fotokopia-dendak eta antzekoak eta kutxazain automatikoak. ETC-prentsa Goienkaria, 2009-10-16
Salmenta guneak zein diren zehazten du: estankoak, denda berezituak, botikak eta parafarmaziak soilik. ETC-prentsa Berria, 2015-12-27
Gehiengoak ezetz erantzungo luke, eta saltoki espezializatuetara joko du, edo parafarmazietara, betazalen gainean paratu beharko lituzkeen pepino xerren ordez, edo pare bat orduz utzita masailak leunduko lizkiokeen ezti ukenduaren ordez, halakoen osagai aktiboak konprimituta eta erraz zabaltzeko moduan sal diezazkioten, aparteko lanik hartu behar izan gabe, eskas baitu beti denbora. ETC-prentsa Berria, 2015-10-28
Mertzeriako arropak, bitxiak, zapatak, lurrinak, ile-apaindegi zein parafarmaziako produktuak... ETC-prentsa Goienkaria, 2012-09-07
Haurtxo-produktuak, barne-higienea, parafarmazia, preserbatiboak eta botikina izan ezik. ETC-prentsa Goienkaria, 2014-05-09
Parafarmazietan eta belar dendetan nahiko lituzkete hierarkia kentzeko homeopatiari, eta ea horrela behingoz lurperatzen duten. ETC-prentsa Berria, 2018-05-01
"Parafarmaziek ezin dituzte medikamentuak saldu, ezta? Ba antzeko zerbait da hau", gaineratu du Getxoko taxilariak. ETC-prentsa Berria, 2018-08-02
Emakumeen egunaren kari, merkataritza kate horrek eskaintza batzuk egin ditu salgai jakin batzuetan: makillajea, arropa, parafarmazia... ETC-prentsa Berria, 2019-03-09