Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruetako liburu dendetan pott, liburutegi publikoetan ere pott, eta Interneteko liburu dendetan erre pott. Berria - Kultura 2004-05-12
Zazpi asalto besterik ez dituk izan, eta pott hago. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 223. orr.
Han utzi zuen bere lagunik minenetako bat, pott eginda. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.
Nire adimenak argi zekusan ez zutela nahi nik atzera jotzerik, pott egiterik, ahultasun-maila bat izaterik leinuaren bizitzaren katean, zeren nire heresiak izan baitzitezkeen, agian, haien hil osteko erredentzioaren hasiera. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.
Han utzi zuen bere lagunik minenetako bat, pott eginda. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.
Mireia ni baino lehentxoago heldu da gure lasterketa biluzian, eta behin amaitutakoan, luze-luze geratu gara, pott eginda. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.
Elkarlanean aritzeko modua biontzat izan da akuilagarri, baina ni aspertu samartuta nengoenean ere aurrera egin du donostiarrak, traben aurrean ez du pott egin. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 13. orr.
Tresa ibaian, hala ere, azkenean pott egiteko zorian egon zen ia, zirraragatik eta arropengatik, traba egiten baitzioten, baina une hartan guardia suitzarrek txalupa bat bidali zuten hartzeko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 127. orr.
Erreklutatzeko garaia iristen denean, pott egiten dute. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.
Buruan egiten nuen ez ote zuten nahi nik pott egitea harrera hotz harekin, gero ez-dakit-zer egiteko: ni bide baten erdian botatzeko edo esklabo gisa saltzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.
Seigarrena zergatik ez? Inork espero ez zuela egin zuen pott. Berria - Kirola 2004-07-02
Hirugarren astean pott egitea zen logikoena, bigarren Giroa korritzen ari baita Cunego. Berria - Kirola 2004-05-26