Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

polder (corpusean ez dago; ETCn 64 agerraldi) iz lur eremu bilakatutako itsas eremua; dikea.

Eta Nele ikaratu egiten zen polderretan su-txakurrak ikusiz, hildakoen arimak ei ziren.  ETC-literatura, saiakera   Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007

Hauek garai batean padura ertzetan itsasoaren ur gaziaren sarrera oztopatzen zuten paretak ziren, polderrak deritze.  ETC-prentsa   Argia, 2002-04-21

Polderrak eraikiko ditut, lehortu egingo ditut lurrok, erre, landareak aldatuko ditut, zuhaitzak, neure baitan bada ere sustraiak izan ditzadan.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-30

Herrialdeak itsasoari lurra irabazteko polderrak jarri zituzten langileen artean sortu zen bildtsera.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-21

Harrezkero hainbat ekitaldi eta ospakizun antolatu dituzte terp, polder eta haize erroten lurraldean.  ETC-prentsa   Berria, 2018-07-12

Auskalo zenbat ale duen Mastenbroek-eko polderra bezain luze imajinatzen dudan liburu sorta horrek.  ETC-prentsa   Berria, 2019-11-24

Ataskoa sortu zuen Intzan, toaila gorriz bete zuen Itzurun, futbol txapelketa bat antolatu zuen polderretan.  ETC-prentsa   Argia, 2017-04-02

Holanda famatua da mundu osoan bere polder itsasoari bete-lanez irabazitako lur eremu eta dikeak direla medio.  ETC-prentsa   Argia, 2019-07-14

Herbehereetako hiri asko itsasoari kendutako lurretan eraiki zituzten, polder deiturikoetan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

XII. eta XIII. mendeetan -1130ean agertu zen polder hitza-, Flandriako dukeek eta Zisterko zenbait abadetxek eustorma eta kanal asko eraikitzeari ekin zioten; eskuratutako lurrak larretarako erabiltzen ziren finkatu artean, eta, gero, bertan ereiteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Herbehereetako polder direlakoetako eta Sanremo eta Bordigueraren arteko eremuko lore-soroak -munduko lore-eremurik handienetakoa da-; Mediterraneoko ordokietako plastikopeko laborantza; eta Espainiaren hego-ekialdeko eta Kanariako nekazaritza tropikala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Uholde honek eragin zituen heriotza gehienak, dikerik gehienak suntsituak izan zirelako eta polderreko uraren maila are gehiago handitu zuelako.  ETC-entziklopedia   1953ko Ipar Itsasoko uholdea, Wikipedia

Polder handien bidez eskuratu izan da inguruko lurraldea eta beraz hiri gutzia oso laua da.  ETC-entziklopedia   Amsterdam, Wikipedia

Bere bokalea, baita Mendebaldeko Eskalda izenaz ezaguna, artifizialki bideratuta dago, polderrez beteta.  ETC-entziklopedia   Eskalda, Wikipedia

Polderrak eraiki dira laborantzako eremua zabaltzeko, baina, hala ere, ustiatu gabe daude oraindik egokiak izan daitezkeen alorrak.  ETC-entziklopedia   Guyana, Wikipedia

Probintziaren erdia baino gehiago urari irabazitako lurrak dira, polder moduan, itsas mailaren azpian.  ETC-entziklopedia   Ipar Holanda, Wikipedia

Honekin batera, aditzera eman da, munduan gizakion eramangarritasun muga emendatu duten aurrerapen teknologikoen artean hauek aurkitzen direla: polderrak, ongarriak, konposta, berotegiak, lur-berreskurapenak eta piszikultura.  ETC-entziklopedia   Jasate-ahalmen, Wikipedia

Hesi bidezko sistema konplexuak erabiliz, "polder" derizten eremu itxiak sortu dituzte, alegia, lantzeko moduko lurrak.  ETC-entziklopedia   Ordoki, Wikipedia

Polder dikeak erabiliz lehortutako lur-eremua da, hasieran itsasoari hartutako lur-eremuak izendatzeko erabilia.  ETC-entziklopedia   Polder, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus