Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puzzle 1 iz atal txikiez osatutako jokoa, zati horiek modu egokian elkartuz irudi bat osatzean datzana; atal txiki horien multzoa.

Urtebete lehenago osatzeko nuen mila ataleko puzzle bat egiten jarri nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Andoni ikusi zuen, piezak elkartu eta aldenduz, buru-belarri puzzlea osatu nahian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 13. orr.

Hik puzzle handiak egin izan dituk, ezta?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Puzzle bat ere eman nion, eta berehala osatu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 208. orr.

Arratsaldean primeran portatu da puzzleekin-eta jolasten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.

-Puzzle guztiak amai daitezkeelako... pieza guztiak daudenean, noski.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 279. orr.

Erabat lekuz kanpo sentitu nintzen, puzzle batean alderantziz sartutako pieza.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 147. orr.

2 arazo nahasia edo korapilatsua.

Maitasuna puzzle bat da.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 81. orr.

Hainbat gauza egun guzietako berrietan puskaka eta puskaturik jarraitzen ditugunak, elgarren osagarri eta ulertzeko moldean ezarri dauzkigu hari xuri batez bastaturik eta puzzleko piezak beren lekuan ezarriz.  Herria   2003-02-20

Aitorpenaren bitartez inspektorearen buruan osatzen ari zaren puzzle horretan loka daude oraindik zenbait pieza, eta finkatu egin behar dituzu hurrengo galdeketan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.

Puzzle horretako osagaia zinen zeu ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Albertoren zati hura zaila zen puzzlean sartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 175. orr.

Eskuratua zuen, ustez, puzzlea osatzeko falta zitzaion pieza, hanka sartzeko posibilitate gutxirekin zehatz zitzakeen hilketen nondik norakoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 257. orr.

Hark guztiak puzzle bat zirudien, auskalo zenbat piezatakoa!  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Bere ustearen arabera, puzzle odoltsuan pieza bat besterik ez zen, uztartzen zailenetariko bat beharbada, nagusiaren ondokoa agian, baina inondik ere ez nagusia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zabalguneko pentsioa, Eskalatzailea, puzzle pieza ezberdinez osaturiko munstrokumea...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Liburuaren egitura horrek, hala ere, nahastu egiten du irakurlea hasieran, kostatzen baita, puzzle egitura horretan idazleak oinarri moduan erabili duen istorioa harrapatzea.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gure kasuan lau lelozko edo hiru puzzle zatiko euskal fede kritikaezina gailentzen denean, onartzen dugun biktimak bihurtzen gara, geure nortasun zaurituaren konplize lehenak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puzzle handi (5); puzzle handi bat (3)

bizitzaren puzzlea (4); puzzlea osatu (6); puzzlea osatzeko (4)

puzzleak egiten (3)

puzzlearen zati (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus