Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puztutasun iz puztua dagoenaren nolakotasuna.
Suaren indarrarekin berotzen denean irakiten hasten da ura, eta berez porotsua denez, bere baitan hartuz berotasunak eragiten dion puztutasun indartsu hura, ontzia goraino beteko du, eta gainera, haize-kolpearekin tapa altxatuz igotzen jarraituko du eta gainezka egingo du; baina ontzi horri tapa kentzen bazaio, puztutasunaren burbuilak aire zabalera aterako dira, eta ura atzera bere lehengo mailara jaitsiko da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.