Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
puzte iz airez edo beste gasen batez handiturik eta tinkaturik uztea.
Ikasle guztiek arreta handiz jarraitu zuten Henryren bularraren puzte motela. Defizit korrontearen puzteak truke tasen iragarpenak hankazgoratu zituen. Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat, Iaincoa: bestea [Iaungoikoa], bi silaba gehiagorekikoa, puzte ergel bat baizik ez zen izango harentzat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.
Har dezakeenaren gehiegizko kantitateak bidal dezakeenaren gehiegizko kantitatea ematen du [...]; eta bestetik, puzte moduko horrek mila abantaila ekarriko dizkio Estatuari: gehiago kontsumituko da, gauza gehiago izango dira arteak lantzeko, gizon enplegatu gehiago, boterea lortzeko bitarteko gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.