Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sex-shop batera joan eta panpina puzgarria erosi zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 51. orr.
Koltxoi puzgarri batean lo egin nuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.
Gorputz osoan presio berdina egin zezaketen jantzi puzgarriak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.
Plastikozko krokodilo itxurako piszina puzgarri bat atera zuen bertatik eta lurrean destolestu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 132. orr.
Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.
Zelaiaren inguruan ugari banatu zituzten zarata ateratzeko puzgarri luzeak. Berria - Kirola 2006-04-23
Haren ordez, puzgarri erraldoi bat: arrosa koloreko herensuge bat, aho zabala letagin koniko-bigunez gainezka. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.
Ordu erdiz egon naiz bertan, puzgarriaren atzeko txirrista zelatatzen, baina ez da ezer gertatu. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.
Beste batzuek goxokiak, puzgarriak, idazlumak, edo preserbatiboak eskaintzen dituzten bezala Nafarroa Baik «Nafarroaren alde lan egiteko gogoa eta konpromisoa» eskaintzen duela zioen atzo koalizioak. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Hor izanen dira puzgarriak, jolasak eta pailazoak, bai eta euskaraokearen txokoa ere. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Egun osoan: erraldoiak, Betizu taldea, tailerrak, puzgarriak, trikitilariak, txistulariak, bide hezkuntza, malabareak, akrobaziak... Berria - Euskal Herria 2004-06-03