Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrautza itxurako puxika gorriak, horiak, berdeak aireratzen ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Puxika urdin eta granate kolorekoak arku bat egiten, argiztapen bikaina, megafonia ona... Berria - Kirola 2006-02-21
Airez betetako puxika banintz bezala sentituko naiz. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 70. orr.
Sartu bezain pronto, puxikak eta goxokiak eman zizkiguten, nahi adina, merkezurrean ibili gabe. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 121. orr.
Muino inguruan zebilen bueltaka puxika hura, bere kabuz jolasean bezala, eta, ehizaldi kitzikagarri baten ostean, harrapatzea lortu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 257. orr.
Baloiak atera zituzten gero, urezko puxikak, turutak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.
Ministroa hustu egin zen, puxika orratzarekin ziztatzen denean bezala. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 120. orr.
Izeba Marge puxika beldurgarri bat bezala puztuz joan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.
Handik saltzaile ibiltari bat igarotzen zen puxika gorriak, horiak eta arrosak atzetik hegan zekartzala, alderantzikatutako mahats-mordo bat bailitzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 282. orr.
Ertzaintzari harriak jaurtitzea edo pinturaz betetako puxikak jaurtitzea egotzi die. Berria - Harian 2006-03-17
Eztabaida honetan, zu bezalako gazteen ahotsa entzutea ezinbestekoa da, ez ditzagun gure asmakizunak zeruko puxikak bezala airez bete, barnean beste zerbait dutela pentsatzen dugula. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 74. orr.
Sartu baino lehen, justu kanpoan egoten den emakume puxika-saltzailearekin geratuko zarete hizketan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.
Ez naiz haragizko puxika hauetaz mintzatuko; nik bezain ondo dakizu, Eugeni, bularrak edo titiak esaten zaiela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 87. orr.
Eskuak puxika marduletan pausatu dira, neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio eta agerian geratu da zulo beltza. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
BBVk eta Argentariak bat egin zutenean lehertu zen puxika. Berria - Ekonomia 2006-02-08
Betzuloak hatz irrikatsuez arakatu dituzu, begi-puxikak barrurantz bultzatu. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.
Elkarri botatzen diogu, jolasean, sueroaren tramankuluan lotu duten puxika. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 87. orr.
Puxika hustu eta gero ere komunzuloan jarrita geratu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.
-Puxika libratu behar diat -esan nion, denbora irabazi alde. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.
Sukaldeko leihotik behera puxika lasaitzen harrapatu zuten goizaldeko hirurak aldera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.
Zein irizpide dituzten kimioterapia bukatzeko; injekzioa jarri ondoren giltzurrunetan eta puxikan sentitzen duen mina nola arindu litekeen. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.
Ikusten duzu urde-puxika ematen duen bizkar hori? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.