Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puxant 1 izond ipar ahaltsua.

Ez dezake nehork sinets hain Errege puxantak, hainbeste erreinuz eta hainbeste hiri indartsuz aberats denak, hainbeste aitzindari handiz eta gudariz inguratuak [...] ez ditzakeela suntsi bere erreinuko luthertiarren hondakinak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Ene amaren beldurra zen ez zirela ene soinekoak aski ederrak izanen, hor, jende aberats eta puxant horien erdian agertzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 194. orr.

Estatuburu handientzat gu ez ginen, jakina, ez populu, ez nazio, ez ezer, hain aspaldian beren atzaparra gure gainean emana zutenez geroz auzoko frantses eta espainol inperio puxantek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Frantzia bera zuten gogoratzen, erran nahi baita [...] gure Ipar Euskal Herri xumea bere altzoan goxatzen eta kulunkatzen zuen Nazio puxant eta Aberri Handi egiazkoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Munduko herrialde puxantenen buruzagiak berriz bildu dira eta aldi huntan Italian.  Herria   2001-07-26

Badakigu berdin, gaurko egunean ere, Nazio Batuen jauregietan estatuburu puxantenak behartsuen ontasunez jabetzen direla lasaiki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 80. orr.

Ikusirik komunikabide puxantek duten jokoa ere.  Herria   2003-07-03

Etxe handia dela eta puxanta France-Telecom delako hori, ainitzek hala uste dute.  Herria   2002-12-12

Grimaldi-tar aberats puxantak.  Herria   2005-11-24

2 (izen gisa)

Ordukotz, eta biziki lehenago, puxantek zapaltzen zituzten ttipiak, zerbitzatzeko orde.  Herria   2005-03-31

Hartze nuen baino anitzez gorago ezartzen nindutelarik guztiek, umilek ala puxantek, hona non oraingoan zuzengabeki belzten gaituzten ni neu eta ene etxekoak, eta ez nornahik, baina dirudienez, ene herritar batzuk.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.

Horrek erakusten baitu puxantenak ere ez direla denen buru hain azkar sasi-gudari errabiatu batzu jazartzen zaizkiotelarik.  Herria   2001-09-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus