Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
putzadera (orobat putxadera) iz ura ateratzeko putzua.
Auzoan bazuten putzadera lurpeko bat, ur ateratzeko txirrika, urontzi, kate eta guzi; baita kale ertzetan hiru farola ere, auzotarrek beren kargu olioz hornitzen zituztenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.
Egunsentian torreko zelatariak tronpeta jo duenean, zaldunik ez da atera zaldiei ura edanaztera, gazteluko jaunaren alabarik ere ez lurpeko putzaderatik ura etxeratzera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.
Une hartan, bere burua bakar bakarrik ikusten zuen, putxadera zuloan sartua bezala, irteteko inongo itxaropenik gabe. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.