Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putzada iz ufada.

Estalki mehe batek, putzada leun batek, dado-tiraldi isil batek, ez ote gaituen lerrarazi gureak ez ziren bide dibergente bitara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 170. orr.

Bere aurpegia estaltzera ausartu zen kea putzada batez zabaldu zuen Mariek, hizketan jarraitu aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 204. orr.

Besoak buru atzean etzanda dago, pentsatzen, gauaren zaratak entzuten; nola gaua joan eta etortzen den, baretasunik gabeko haizearen putzadak arrastaka eramanik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Ikusi zuen kandela piztua eskuekin hesitzen eta gero argimuki irazekiaren kontra jartzen aurpegia, harik eta haragi gardostuaren usainak kandela astintzera behartu zuen arte, putzada batez estalirik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus