Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Rûah- 'haizea, putza, arnasa, izpiritua'. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 102. orr.
Isiltasun sakonean Tibor entzun nuen putz batez pospoloa itzaltzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 30. orr.
Karraska eta putz-hots ozenak entzun zituzten atzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.
Mitxoleta haziak aski du putz xuabe eta zalanzkor bat, pilo handi bat goitik behera etor dakizun. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.
Putz hantuak! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 65. orr.
Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak, ibai indartsu gisan zernahi jotzen duela, dena aurrean hartzen eta bulta etengabez eraisten baitu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.
Zarata modu hori, edo oihal eskegiek eta haizeen putzez eta auren bultzadaz astintzen diren paper hegaleriek egiten duten bezalakoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Horixe ikusten gelditu ginen, putz lehor hura eta ontzi beltz haren kulunka gozoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.
Etxeko giroa araztu baita barraren aldetik zetorren putz kemen emailearekin. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.
Halaber, zirimol oldartsuan korrituz, tantai handiak zelaietan eraisten ditu eta mendi tontorrak bere putz oihan-apurtzailez astintzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Aski zituzten ardandegietatik ateratzen ziren likore hatsak, okindegi eta gozotegietako putz beroak, andre fruitu saltzaileen salmahai gezak, non zeuden jakiteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.
Ezin konta ahala bider madarikatu zuen bizia, "putza balio zuen eta". Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Horrelakoxea izaten da bizitza askotan: putza. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 57. orr.
Politikan egunero ikusten dugu: aurretik hitz ederrak eta atzetik putzak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 162. orr.
Herriko mihi-arinek ziotenez, zaldiak nekatuta bizi ziren eta ez zuten putza balio. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.
Ez luke sua pizteko ere balio izango, hain da putza nire liburuxka hori. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 51. orr.
Ikusiko dik nor naizen, kaka putza! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.
-Kaka putza gaurko pelikula! -esan zuen purrustaka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.
Hargatik da gauza putz eta erraz xamarra euskaltzaleen "euskaraz bizitze" hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.
Berez, bere baitan, ez delako ia ezer, begi-bihotzendako ez delako deus, gauza putz bat delako. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.
Adornurako eta betegarritarako izen putz batzuk besterik ez baitira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.
Zeren emakumea, errespetu guztiarekin, txoroa baita afera hauetan, eta horrelako gauza putzak aintzat hartzera txit emana. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Nire negar eta malkoekin handi itxurak hartu beste asmorik ez dut izan, berak aintzat har nintzan haize-putzak hartu besterik ez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.
Haren osasuna nahasturik zeukaten etengabeko sabel-putzek, ezin baitzituen atxiki. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.
· D'Annunzio bezalako poeta kaskalek eskainiko dizkiote uzkira etorritako bertso-putz guztiak Fiume izeneko gezur handiari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 270. orr.
Mendo lakari-putz gaiztoak mihiaz gozatu zituen neskaren belarriak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.
Puzkerra dena irria, putza dena aharra; puzkerrak solasa eta putzak gerla. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Nik putz eta puzkerren usaina baizik ez nuen aditu, eta horretan ez dago deus naturaz gaindikorik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.
Orduan han etxolan putz eta puzkerren kiratsa zabaltzen ari zela. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Sukaldean edo jendea biltzen zen lekuan, zakurren bat han izanen zen urruti gabe, eta asnasa mozteko moduko putz ixilen bat inork botzen bazuen, beti zakurrari kulpa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.
Jaten zuen bederen, diseitzen eta putz bat eskapatzera uzten? Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
Hitzak ederrak eta putzak minak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 194. orr.
Hutsa, uzker izatera ere iristen ez den putza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.
Nor ote da gauaren erdian zure bila etortzen den betiko azken putza? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 94. orr.
Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.
Kontrastetako balio du, bilduma honetan azken putz egiten duen "Morroia"ren aldean. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 96. orr.
Mikel azken-putz jarri da Sansi buru duen lerroan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Tomas eta bion artean azken-putz, forentsea zetorren, Gomez de Segura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.
Ez ahal da azken putz geldituko Normetan sartzeko eta ingurukoek mutxurdintzat ez ekartzeko ordaindu behar duen prezioaz ohartzen ari da, ordea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.
Putz egin zuen, ezpainak bereizi gabe ia, buruari poliki-poliki eragin bitartean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Pisua utzita, putz egin zuen gizonak, luze. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.
Putz egin nuen, etsiak hartuta. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 78. orr.
Agureak kikara ezpainetaratu, eta putz egin zuen kafea hoztu zedin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
-Bazekiat nortaz ari haizen -erantzun nion, putz eginez-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.
Haizeak hodei artean putz egitean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Peevesek masailak puztu, gogor putz egin eta tximista baino azkarrago irten zen logelatik, barre maltzurra eginez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.
Kandelak banatu eta atzera biltzen zituen, eta norbaiti berea itzaltzea ahazten bazitzaion, berak itzaltzen zuen, ozen eta arduratsu putz eginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 214. orr.
Tresna polifonikoa da, eta, albokarekin bezala, jotzeko etengabe putz egin behar duzu. Berria - Kultura 2004-06-06
Pistola eta ordezko hiru kartutxotegiak atera eta amorruz putz egin zuen kanoian eta giltzan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.
Etxeak bizkarra ematen dio Boreasi, hau da, une honetan bat-bateko bolada txikietan putz egiten duen haizeari. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen. Elizen arteko biblia Has 2,7
Lehenengo zientzia, Abstraktoaren itsaso koloregabeetatik sortua, itsas aparrak putz egindako Afrodita haragikoiaren jantziz estaltzen da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 397. orr.
Gero kafesneari putz egiten hasi zen, beroa balego bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.
Azkenik, turutari putz egin, eta predikatzen hasi zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.
Mutilak kandelari putz egin zion eta atea itxi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.
Batzuek ahoz putz egiten dieten bitartean, besteek jetzi egiten dituzte. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.
Noiz egingo didazu putz, noiz igurtziko nauzu? «Kuskue tanden», 2004 - 207. orr.
Kandelari azken putza egitearekin batera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 123. orr.
Metxa beheratu eta entzuteko moduko putz bat eginez lanpara itzali zuen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 78. orr.
Garai batean sua bizkortzeko putz nola egiten zen gogoratzen dut. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 75. orr.
Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.
Putz egite horren bidez irudiari hats eman nahi ziola iruditzen zitzaion Gabini, bizia eman nahi ziola. kontzertu osoak zutunik eman behar izaten nebazan, zutunik eta minez putz egite hutsaren ondorioz. «Kuskue tanden», 2004 - 203. orr.
Haizeak putz eta putz segitzen zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 126. orr.
Haietariko batek, ezpain zuri eta zimel artean zuen zigarretari putz eta putz, hondoratutako begi hori-koloreekin so egin zidan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.
Putz eta putz, ke artean kezko erretratu bilakatuak ziren haiek ere. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.
Etxekoek gizonari, emaztea gogor hartzeko putzak ematen zizkioten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 99. orr.
Ihes egiteak, zuri erasotzeko putzak emango dizkio zakurrari. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.
azken putz (6); gogor putz (3); putz arin (3); putz egin (55); putz egin zion (8); putz egin zuen (14); putz eginez (20); putz egite (3); putz egiteko (3); putz egiten (22); putz eta putz (4); putz eta puzkerren (3)
azken putza (5); kaikutzar azken putza (3); kaka putza (6); zakurraren putza (17)
haizearen putzak (3)