Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putre 1 iz saia.

Sarraskia non, han biltzen dira putreak.      - 0. orr.

Hezurra eta azala besterik ez da gure Potto zena gaixoa, putreak garbitu diote barren guzia, aitona!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Horixe sentitzen dik leopardoak jauzi egiteko prestatzen denean, gauza bera sugeak, harkaitzen artean zutitzen denean, putreak goietatik jaistean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Hiriaren gainean biraka ari ziren nekaezin, putreak bezalaxe, gizon kondenatuen haragiaren zain.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

Putreek ia hilda dauden animalietara jotzen duten bezala, Alemaniako prentsa Ullrichen kontra ari da.  Berria - Kirola   2004-07-21

Putre zikinak aldraka jausi zitzaizkion gainera, odol egarriz, putasemeak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

Ornitologoek diotenez, putreak omen dira, hegazti guzien artean, gorenik hegan egiten dutenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Putreek bizitza osorako hartzen dute bikotea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Sorgin-kapela puntadun handi bat agertu zen, gainean putre disekatu bat zuena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Pince andrea, liburuzaina, emakume argal eta erretxin bat zen, eta gutxi jandako putrea ematen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.

2 irud/hed

Diruak badu dirudunaren ingurutik igarotzen diren putre eta aprobetxategi guztiak erakartzeko ahalmen berezia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Irene zeharo edanda dago eta lotsagabe dabil dantzan, baina inguruan putre mordoa dauka, ikasle, irakasle zein bestelako espontaneo, denak guztiz irtenda.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 54. orr.

Ez nuen aitzakia askoren beharrik izan pisuko putreak nahiz mutiko pijoak egin zizkidaten proposamenei uko egiteko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 110. orr.

-Nori deitzen diok hik laguna baina? bart gaueko jendilajeari? kaskoa berotu eta gupidarik gabe saldu hinduen putre koadrila horri?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Hantxe zegoen, zelatan, putre halakoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

putreak bezala (6); putreak eta (5); putreak eta arranoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus