Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putiko (orobat potiko g.er.) iz ipar mutikoa. ik puttiko.

Larunbat 28 huntan Heletan Ttotte Larre ostatuan bilduko dira 56 gazte pare neskato ala putiko.  Herria   2004-02-26

Zuzane Etchemendy familia gaztean plazer handirekin egin diote Ximun bigarren putikoari ongi etorria, Battitt anaiak izanen baitu josta lagun on bat.  Herria   2005-04-14

Gure putikoek nahi badute Nationale 3 mailerat igan behar dute lehen partida hau irabazi.  Herria   2002-09-19

15 eta 18 urtez petikako putikoak.  Herria   2003-08-14

Orduan ziren 14-15 urteko putikoak, lehen hiru urteetan latinari bederen oharturik [...] hirugarren hortan ziren Humanitateak izen ospetsuko sailari lotzen.  Herria   2001-09-27

Pierre-Philippe, aprendiz gaztea, putiko beltzaran fierra, ederki formatzen ari zena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.

-Soik putiko... gure bi lagunen pare gurutze batean zintzilikatuko haugu!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

· Junior putiko azkar hauk ere, beti Lekornen, aitzineko bi partida horietan bezala badute oraino zer ikas.  Herria   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus