Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hire anaia putazaleari pasatuko zioat kristalaren faktura! «Bizia lo», 2003 - 76. orr.
Ni ez bainaiz etxekoandrearen leialtasunaz arduratzen diren putazale horietako bat, ezta gutxiagorik ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
-Mundu honetan putak baldin badaude, putazale batzuk ere bagaudelako da. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 250. orr.
-Nik behin ere ez diot inori Arteaga anderearen bizimoduari buruz ezer txarrik esaten entzun, bai ordea haren senarrari buruz, putazale amorratua omen da eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.
Orduan beteko da zonbi zaharrez, banpiro putazalez eta gainontzeko hiri-hondakin ustelez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 16. orr.