Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putaseme (84 agerraldi, 27 liburu eta 7 artikulutan, orobat puta-seme g.er.) 1 izond irain hitz larria, gizonezkoei dagokiena. ik putakume.

-Adi ezak ongi, zerri zaharra, begibakar putasemea, Ruth berriz jipoitzen baduk, hil egingo haut, bihotza aterako diat, aditu didak ongi!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.

Funtzionario putaseme pilo bat euskera ikasten dabizena egiten geure poltsikoetatik ordaindutako diruaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 39. orr.

Onargaitza zitzaion bulegokume putaseme hark horrelakoak aurpegiratzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.

-Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 103. orr.

Egun hartan kabroi putasemeak zerbait gehiago nahi izan zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.

Putaseme bat naiz, eta nire ama asko maite dut.  Berria - Kultura   2004-02-06

«Hiltzailea» eta «putasemea» oihukatu zioten behin eta berriz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 41. orr.

2 (izenondo gisa gauzei buruz)

Aurrean dudan ordenagailu putaseme hau.  Berria - Kirola   2004-07-02

Nork arraio utzi du hemen anplifikadore putaseme hau?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

3 (izen gisa)

-Putasemeren batek salatu egin nau.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 102. orr.

Putasemeak ziztu bizian etorri ziren, airera tiroka eginez eta altoa emanez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

Putaseme galanta, ezagutuko duk, beti zelatan ari duk.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 129. orr.

-Putaseme halakoa -esan dizu haserre-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 27. orr.

Betiko izorra hadi, putaseme kabroi hori.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 192. orr.

Badu putaseme itxura, bai horixe!  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus