Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

putakume (296 agerraldi, 69 liburu eta 18 artikulutan; orobat puta-kume g.er.) 1 izond irain hitz larria. ik putaseme; sasikume.

Kamarero putakume hauek gero eta gogaikarriagoak dira, pentsatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

-Bai zintzoa agure putakume hori! -esan zuen Monak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 19. orr.

Guardia zibileko sarjentu bat hil behar genian, Panizo izeneko bat; torturatzaile putakume bat, ziotenez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

-Kabroi putakumea!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.

Putakume bat zen: egunero-egunero jotzen ninduen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 33. orr.

Putakume bat duk, gu denak saltzeko gauza, horretan irabazpide izanen badu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Denok zakiagu nola jokatu duen beti, putakumeetan putakumeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Eguzki putakume hau!, dio bere kabutan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 30. orr.

Jarri beste bat, putakumea!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.

-Tira, esnatu, putakume hori, esnatu!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

2 (izen gisa)

Nik hamabi-hamahiru urte izango nituen eta putakumeak zakila gogorra zuela hartu ninduen magalean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Puta-kume horrek bortxatu egin nau, esan nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.

Aintzanek, jakina, lasai hartzeko esan zidan, gera nintekeela gurean zerbait egokia aurkitu arte, putakumeari ez zitzaiola axola.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

Mutila astokilo-itxurako putakume bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

-Sadiko edo maniako batek ez zekinat, putakume batek seguru.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 161. orr.

-Zer zara, inmigrazioko putakume horietako bat?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

Putakume bat izorratu nahirik etorriz gero, gorria zaukak nirekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

-Connor putakume galanta duk... eta benetan esaten diat, Albany-ra joan aurretik on hutsa zuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

-Putakume alua!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

putakume alaenak (3); putakume galanta (7); putakume halakoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus