Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pustula iz larruazalean egiten den handitu zorneduna. ik oilaur.
Ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.
Pustulaz betetako gorputza. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.
Oso berritan hartzen bada, behar adina beratu gabe, barruan erre gabeko pikor gordinak dituela erabiltzen bada, pustulak harrotzen ditu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.