Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puskatzaile 1 izond/iz puskatzen duena.

Absolutuen puskatzailea ez ote da gehiago izan?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 194. orr.

Adibidez, aurreko urtean Projects Rooms izenekoak edo Black box ekimenak ez ziren puskatzaileak, baina azokan artea beste modu batera ikusteko aukera ematen ziguten, ehunka galeriatako artelanak ikusi ondoren.  Berria - Kultura   2006-02-12

2 (hitz elkartuetan)

Gure bistatik desagertu baino lehen, atzealdeko leihora zutiturik Marilin zakurtxo toaila-puskatzailea ikusi ahal izan genuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Atzeko neska politt-polittaren senargaia, Siziliako Cosa Nostrako hezur puskatzailea eszedentzian.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus